[itzul] kultura enpresariala / enpresa-kultura

karlos_del_olmo a bildua donostia.org karlos_del_olmo a bildua donostia.org
Or, Abu 19, 10:24:06, CEST 2005





Ez da erraza bariku batean erantzutea. Seguru asko, bizitzako gauza
gehienetan legez, konponbide bakarrik ez dago. Administrazioan gertazen den
kontu bat: _público_  adjektiboa. Batzuek _colegio público_ ematen izan
dute _herri ikastetxea_. Ondo! _Transporte público_ ordaintzeko orduan,
_herri garraioa_.  _Alumbrado público = herri argiak_ ? Donostiako herri
argiak? Zergatik ez... ala zergatik bai? Hari horretatik tiraka, ez da
harrigarri gertatzen oraindik Parte Zaharreko lokal bateko komunekoaren
modukorik leitzea _Herri komuna naiz, zaindu nazazu!_. Antzekoak dira
_social, comunitario..._
Guztiarekin ere, seguru asko, aipatzen dituzun adibide horiek guztiak ez
dira berdin tratatzekoak: _cultura empresarial_ eta _manifestación
nacional_ esapideak,formatik urrunago, muinean, oso eduki semantiko
ezberdinekoak dira. Lehenengoan,  nekez defini daiteke zer den dena delako
kultura hori: enpresak berak sustatzen duena ala enpresa barnekoa,
"enpresatasuna"... edo hirutzuak. Arduradunek manifestazio bati nazionala
diotsotenean, seguru asko, hainbat edukiz jantzi gura izaten dute deialdia:
Euskal Herria nazioa dela aldarrikatzea, deia nazioko herritar guztiei
egiten dietela, nazioaren lur eremuan gazuatuko dela...



Karlos del Olmo
karlos_del_olmo a bildua donostia.org
943424286



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago