[itzul] kultura enpresariala / enpresa-kultura

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
Or, Abu 19, 11:12:44, CEST 2005


Ikuspegiak aldatzearren...

Adjektibo erreferentzialek, sarri-sarri, lainotu egiten dute sintagma edo
esaldia. "Cultura empresarial" berak zalantza sor dezake "enpresena" ala
"enpresaburuena" den kultura hori; "responsabilidad social" ere ez dakigu
"gizartearena" den, "beste norbaitena den gizartearekiko" ala "nolakoa" den
(baliabiderik ez daukatenekiko, edo langileekiko, edo...) esan nahi dugun;
"manifestación nacional" gure ingurugiroan badakigu zer den, baina esamoldea
azterturik, testuingurua baztertuta, anbiguoa dela ohartuko gara.

Horren aurrean, hitzak elkartzeak edo, hobeto, hitzak deklinatuz elkartzeak
abantaila nabarmenak ditu, zehaztasuna irabaz daiteke eta ñabardurak emateko
aukera ederra eskaintzen du.

Hala ere, lainoa itzulpenean mantendu behar denean, hau da, jatorrizkoan
nahita bilatu denean, ihesbide bikaina ematen du adjektibo erreferentzialak
erabiltzeak.

Ikuspegiak aldatzearren esan dut hasieran, gure baliabideen abantailak
ikusten uzkur izan ohi baikara, eta auzoen miresle.

Jon


-----Mensaje original-----
De: maria [mailto:maria2 a bildua euskalnet.net] 
Enviado el: viernes, 19 de agosto de 2005 9:54
Para: itzul
Asunto: [itzul] kultura enpresariala / enpresa-kultura

kaixo denoi,
ea asmatzen dedan buruan daukadan zalantzatxo bat azaltzen.
euskeraz izenaren ondoan adjektiboa beharrean izen-elkarketa ere erabili
daiteke, baina ez beti, nere iritziz, eta hortxe daukat zalantza.

adibidez:

nazio-manifestazia ala manifestazio nazionala, EH osoko manifestazioa...
enpresa-kultura ala kultura enpresariala, enpresaren inguruko kultura...
gizarte-erantzukizuna ala erantzukizun soziala, gizartearekiko
erantzukizuna...

alegia, iruditzen zait gaztelaniaz izena + adj. dagoen guztietan adj. hori
ezin dela automatikoki izenaren aurrean jarri, hitz elkartu bat osatzeko,
batzuetan izen bihurtutako adjektibo horrek kalifikatu egiten duelako
aurretik zuen izena, eta ez da, beraz, izen horren objetkua.

tira, ez det uste oso ondo aurkeztu dedanik nere zalantza, baina jarritako
adibideetan pentsatzen det ulertzen dela zer esan nahi dedan.

zer iritzi dezute horren inguruan?

eskerrik asko

maria



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago