ER: [itzul] kultura enpresariala / enpresa-kultura

Juan Garzia Garmendia svrinsjg a bildua sv.ehu.es
Or, Abu 19, 10:56:01, CEST 2005


Ados, funtsean. Baina muturretan ere har ditzakegu muturrekoak, errezeten
errazegiz.

Esate baterako, "(acción) humanitaria" nahiz "(parte) sozial" eta beste
hainbatetan, garbi dago ez dela oinarrizko zentzu erreferentziala izenondo
horiek adierazten duena, baina zehazki zer arraio den jakiteko lanak izan
ditzakegu maiz. Hobeki esanda, berariaz lauso (eta askotan
eufemistiko)izaten da halako izenondoen erabilera.

Halakoetan, ez dut uste jokabide zuhurra denik automatikoki mailegura
jotzea, posible den kasuan ere ("(parte/alderdi) soziala"). "Humanitario",
berriz, ez dakit bere horretan mailegaezina den, baina inor gutxi ausartzen
da noski halaxe ematera.

Kontua da, berriro ere, burua nekatu beharra daukala etengabe itzultzaileak,
titulu horren jabe egoki izan nahi badu, eta errezetek ez dutela balio ia
inoiz ere.

Eta lehenengo nekea, hain zuzen, gure kasuan, erdarazko esapideak begi
kritikoz interpretatzea da, horrek burukomin handiagoak ekarriko badizkigu
ere euskaraz emateko orduan. Bestela, erdarazko esapide edonolakoen
kalko-fabrika erraldoi bat baino ez gara, eta ez zinezko itzultzaile.

Barkatu kasu xehetarako soluziorik eman ez badut, baina abiapuntuko
galderaren zabalera bildu nahi izan du nire erantzunak ere.
-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: LARRINAGA LARRAZABAL,
ASIER
Bidalia: ostirala, 2005.eko abuztuak 19 10:31
Nora: 'ItzuL'
Gaia: RE: [itzul] kultura enpresariala / enpresa-kultura



	Izen-elkarketa baliabide oso erabilgarria da euskaraz, baina arazo
bat baino gehiago ematen du.

	Ez nago oso ziur ondo ulertu dizudan, baina uste dut erreferentzia
aldatu duten adjektibo erreferentzialez ari zarela. <<Comercial>> da
horrelakoen adibide ona.

	<<centro comercial>>: <<merkataritza gunea>>

	Horraino ez dago arazorik. Baina <<comercial>> adjektiboak bere
bidea egin du, eta "merkatu"-tik urrundu da.

	<<los (agentes) comerciales de Salvat>>: "saltzaileak"
	<<Departamento Comercial>>: EiTBn publizitatearen ardura daukana
	<<margen comercial>>: zerbitzu baten gaineko kontratuan
zerbitzu-emaileak izango duen irabazia (ggb)

	Horrelakoetan izen-elkarketa ez da egokia. Mailegura jo behar da,
beraz.

	<<Salvateko komertzialak>>
	<<Arlo Komertziala>>
	<<irabazi komertziala>>???

	Karlosek bere mezuan azaldu duenez, kontua da muturraren zein
aldetan gauden erabakitzea: ala jatorrizko erreferentziaren muturrean, ala
jatorritik erabat aldentutako erreferentziaren muturrean. Tarteko alderen
batean bagaude, errezetak ematea zaila da.

Asier Larrinaga




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago