ER: [itzul] ehunekoaren sinboloaren ondoren, espazioa bai ala ez?

Juan Garzia Garmendia svrinsjg a bildua sv.ehu.es
Al, Abu 22, 11:17:14, CEST 2005


(Mezua bidali aurretik, Alfontsorena iritsi zait, eta ia lotsa ere ematen
dit nirea bidaltzeak, halako azalpen egokiaren ondoan. Hala ere, nire
iritzia hauxe zen eta da, eta hor doakizue. Izan ere, Alfontsoren mezuak
areagotu egiten du Euskaltzaindiaz beste ere zerbait arau-adostu
daitekeelako nire ustea. Gaizki esanak barkatu).

1)Frantsesaren nahiz ingelesaren kalko petoa egitekotan, atzetik eman
beharko genuke ikurra.

2) Badakit "Euskaltzaindiak araurik ematen ez duen bitartean" bakoitzak nahi
duen lekutik ateratzen zaiona egitearen aldeko hiperdemokrata
espontaneitatezale asko dagoela oso urduri jartzen dena bestelakorik
aipatzen denean, baina EIMAren Ortotipografia-liburukiak, Euskaltzaindiaren
oniritziarekin, % 75 eredua aldezten du. Euskaltzaindiak aurrerantzean
(ortotipografiaz mintzatzea egoki baderitzo)har dezakeen erabakia
konprometitu gabe, jakina, baina ordura arte itxaroterik ez baitago eredu
homogeneo samar bat eskaintzeko euskal irakurleei, horretan eta bestetan.

3) IVAPi gertatu zaiona (arau kontrajarriak ematea) Euskaltzaindiari berari
gertatu izan zaio behin baino gehiagotan, baina akats tekniko (guztiz
kritikagarri) horrek ez dio ez batari eta ez besteari kentzen zeinek bere
esparruan duten autoritate-indarrik. Ikuspegi pragmatiko batetik, erakundeak
berak bestelako azalpenik eman ezean, argitaratu berriena har daiteke
nagusitzat halako kontraesanaren aurrean.

4) Adosgune-premien eta autoritate-kontuen inguruko eztabaida orokorra oso
interesgarria gerta liteke, baina era, leku eta data hobea behar genuke hau
baino, ezer garbirik atera nahi badugu.

-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean:
karlos_del_olmo a bildua donostia.org
Bidalia: astelehena, 2005.eko abuztuak 22 10:09
Nora: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] ehunekoaren sinboloaren ondoren, espazioa bai ala ez?






Euskaltzaindiak araurik ematen ez duen bitartean... Kontua da, berez,
ingelesaren tradizioan gauza zilegia dela ikurra zifrari itsastea, baina
gaztelaniaz frantsesaren arauak erabiltzen izan dira, eta hango tradizioan
zuriunea tartekatzen da. Baina, lerroaz aldatzean etenik sor ez dadin,
tarteki apurtezina erabiltzen da... eta erraz-erraza gertatzend
aidazterakona rodenadorean behar ez legez jartze tartetxoa. Frantses
ekanduaren aldera  makurtzen bagara, ikusi beharko ea zenbateraino ez
dituen gauzak nahaspilatzen ingelesaren indarrak.

Karlos del Olmo
karlos_del_olmo a bildua donostia.org
943424286




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago