[itzul] txapelketa gora eta txapelketa behera
Iņigo Errasti Aranbarri
errasti.i a bildua AJU.ej-gv.es
As, Abu 23, 13:02:47, CEST 2005
Kaixo,
Behar bada beranduegi dator iritzia baina...
Aurrerago esan duten bezala, nire ustez ere, aukera baldin badaukazu, esaldia bitan banatzea ez da irtenbide txarra. Mezua da Hodoibaltza elkarteak frontenis txapelketa bat antolatu duela umeentzako, ezta? Bada, honelakoren bat-edo eman dezakezu:
Hodoibaltza elkartea
umeentzako lehen frontenis txapelketa
edo
umeentzako I. frontenis txapelketa
Halako zerbait, hau da, gaztelaniako esaldi luze horrek bortatxu gabekoa, eta euskaraz irakurrita buruari bi buelta eta erdi eman beharra eskatuko ez duena.
Ondo ibili
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago