[itzul] RE: Txapelketaz

"Arbizu Barona, Víctor" varbizu a bildua cajavital.es
As, Abu 23, 12:47:09, CEST 2005


Egun on, Juanjo!

	Hor duzu arin egindako beste proposamen bat. Ea zer deritzazun.
Agur bero bat,

               "Hodoibaltza" Haurrentzako Binakako 
                          I. Frontenis Txapelketa


> ----------
> De: 	itzul-request a bildua postaria.com[SMTP:itzul-request a bildua postaria.com]
> Responder a: 	itzul a bildua postaria.com
> Enviado el: 	martes 23 de agosto de 2005 12:00
> Para: 	itzul a bildua postaria.com
> Asunto: 	ItzuL Mezu-Bilduma, 15 bilduma, 24. zenbakia
> 
> Message: 5
> Date: Mon, 22 Aug 2005 20:24:47 +0200
> From: "Juan Jose Zorrilla Lopez" <eretza a bildua euskalnet.net>
> Subject: [itzul] txapeketa gora txapelketa behera
> To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
> Message-ID: <001201c5a746$c831bfa0$270b633e a bildua aj>
> Content-Type: text/plain;	charset="iso-8859-1"
> 
> Kaixo, itzulkide langile finok:
> Zerrenda honetako aspaldiko partaide banaiz ere, ez naiz itzultzaile. Beti
> entzule gisa aritu naiz zerbait ikastekotan. Oraingoan  zalantza-dantzan
> natorkizue. Gure euskara elkarteak frontenis txapelketa bat antolatu du
> eta kartelean tituloa idazterakoan datoz komeriak. Ahalegindu egin naiz
> euskaraz tituloa idatzen ta arazoak alde guztietatik. Horren froga esaldi
> hauek: 
> Lehen Hodoibaltza umeentzako frontenis txapelketa-
> Lehen Hodoibaltza umeentzako binakako frontenis txapelketa-
> Umeentzako lehen Hodoibaltza frontenis txapelketa-
> Lehen umeentzako Hodoibaltza frontenis txapelketa-
> Lehen Hodoibaltza ume frontenis (binakako) txapelketa.
> Lehen Hodoibaltza ume binakako frontenis  txapelketa
> Ume binakako lehen Hodoibaltza frontenis txapelketa.
> Gaztelaniaz (nire ama hizkuntza) idazterakoan lehenengo saioan atera zait,
> eta ondo ere atera zaidala uste dut:
> Primer campeonato infantil de frontenis por parejas Hodoibaltza.
> Zuen iradokizunen zain nauzue. Aurretiaz, eskerrik asko!
> Juanjo Zorrilla
> 
> 



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago