[itzul] -ro atzizkia

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.net
Ost, Abu 24, 08:24:51, CEST 2005


> -ro atzizkia, edo -ero edo -oro... Honen inguruan erabakirik edo 
> gutxienik adostasunik ba ote den? "Urtero", "astero" edo "uneoro" 
> hitzekin ez dut arazorik baina:
> 
> -minutuero / minuturo / minutuoro -segundoro / segunduero

- Hiztegi Batuaren arabera, denboraren zatikia «segundo» da, ez
«segundu». Beraz, «segundoro» izan daiteke, nire ustez, aukera bakarra.
Googlek egiaztatzen du: «segundoro» 35; «segundoero» 16; «segunduero»
12; «segunduoro» 4... eta «segundo» hitza «segundu» zen garaietatik,
«segunduro» 144!

- «Minutu», aldiz, argixeago dago, Googlen behintzat: «minuturo» 215;
«minutuero» 128; «minutuoro» 24. Gainera, Xuxenek azpigorritzen ez duen 
bakarra «minuturo» da.

Bai, badakit Googlek maiztasun hutsak ematen dituela, baina iruditzen
zait gehienetan arrasto ona datorrela hortik.

Bestalde, «Ereduzko prosa gaur»-en
(http://www.ehu.es/euskara-orria/euskara/ereduzkoa/araka.html) emaitzak
ez dira oso argigarri:

- «segundoro» 0; «segundoero» 1; «segunduero» 1; «segunduoro» 0;
«segunduro» 3

- «minuturo» 14; «minutuero» 6; «minutuoro» 5

Inoiz zerrenda honetan esan izan den bezala, badirudi gauza batzuetan
ereduzko prosa ez dela beti hain eredugarri...

Nire bi xentimokoa:

- segundoro
- minuturo

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago