[itzul] URAREN LEGEA

i-munitxa a bildua ej-gv.es i-munitxa a bildua ej-gv.es
As, Abu 30, 12:45:50, CEST 2005


 

Egun on:

 

Ingurumen eta Lurralde Altolamendu Saila Uraren Lege berria prestatzen ari
da Legebiltzarrera bidaltzeko. Kontua da, Lege berri horrek Lurralde
Historikoen Legea aldatzen duela; baina zenbait artikulu errepikatu egiten
dira. Nire galdera da, errepikatzen diren artikuluok egungo terminologiara
egokitu behar dira ala ordukoari eutsi behar zaio?  KONDAIRA LURRALDEAK
jarri beharrean LURRALDE HISTORIKOAK jarri, ala ez? Izan ere, jatorrizkoari
eutsiz gero, zenbait artikulutan KONDAIRA LURRALDEA agertuko da, eta beste
batzutan LURRALDE HISTORIKOA; eta horrek testua desitxuratuko du.

 

 

ESKERRIK ASKO.

-----------------------------------------------------------

Idoia Munitxa Zurikarai

Hizkuntza normalizazioko teknikaria

Ingurumena eta Lurralde Antolamendua

i-munitxa a bildua ej-gv.es

Telefonoa: 945-016977

------------------------------------------------------------------

 




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago