[itzul] LAGUNTZA ESKE

i-munitxa a bildua ej-gv.es i-munitxa a bildua ej-gv.es
Ost, Abu 31, 09:16:08, CEST 2005


Egun on:

 

Atzo galderatxo  bat egin nizuen. Erantzunik jaso ez eta, berriz natorkizue
laguntza eskatzera. Ea baten batek erantzuten didan...

 

Ingurumen eta Lurralde Altolamendu Saila Uraren Lege berria prestatzen ari
da Legebiltzarrera bidaltzeko. Kontua da, Lege berri horrek Lurralde
Historikoen Legea aldatzen duela; baina zenbait artikulu errepikatu egiten
dira. Nire galdera da, errepikatzen diren artikuluok egungo terminologiara
egokitu behar dira ala ordukoari eutsi behar zaio?  KONDAIRA LURRALDEAK
jarri beharrean LURRALDE HISTORIKOAK jarri, ala ez? Izan ere, jatorrizkoari
eutsiz gero, errepikatzen diren artikuluetan KONDAIRA LURRALDEA agertuko da,
eta berrietan, ostera, LURRALDE HISTORIKOA; eta horrek testua desitxuratuko
du. Horrelakoetan nola jokatzen duzue?

 

 

ESKERRIK ASKO ALDEZ AURRETIK.

 

 

-----------------------------------------------------------

Idoia Munitxa Zurikarai

Hizkuntza normalizazioko teknikaria

Ingurumena eta Lurralde Antolamendua

i-munitxa a bildua ej-gv.es

Telefonoa: 945-016977

------------------------------------------------------------------

 




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago