[itzul] Eta abar

Antton Gurrutxaga agurrutxaga a bildua elhuyar.com
Ast, Abe 1, 15:21:27, CET 2005


OEHren testu-corpusean, 'eta abarrak'-en bi agerraldi aurkitu dut.

"Ez ditue ba, ikusten, euren kankarru, esnepoto, kaiku ta abarrak lurrean
uzkizgora, eta edariak zirin-zirin zabalduta bearen ganean, eta
aruntzatxuago mutil ziztrin bi, lurrean ia agiri eziranak, egundoko
barre-algaraz, eta astoak an urrunago iperturtika ta arrantzaka asi
gurarik..."

"Bardoak bi eratakoak dira: herriaren alde laneginaz beren burua ezagutarazi
duten antzelari, idazle, jakintsu eta abarrak, eta hizkuntza ikasi dutenak;
azkenengo horiek behar dute idazlan bat kornubieraz ondua aurkeztu,
batzarrean onartuak izateko, qq dira, eta egia esan, jatorrizko
Kornubitarren alboan atzerritarrik asko aurki daiteke haien sailean:
Bretoin, Galestar, Irlandar, baina bai Ingles, Amerikar, eta Euskaldunak
ere..."

OEHko sarreran, aipatzen da 'eta abarra' agertzen dela lehenik testuetan,
batik bat 'gezurra eta abarra' esapidean, eta gero, Azkueren eraginez
nonbait, 'etc.'-ren baliokidetzat erabiltzen hasi zela, "como particula
invariable".

Mugatu singularrean zein pluralean erabiltzea epaitu gabe ere, uste dut
batez ere mugagabean erabiltzen dela gaur egun (baita deklinatzen denean
ere). OEHn bertan, 408 'eta/ta/da abar' aurkitu ditut.

EGLU IVn, 'eta abar' azaltzen den atalean (47. or.), ez da mugatua aipatzen;
'eta abar' esapideak dagokion kasu-atzizkia har dezakeela adierazi ondoren,
'ezagunei, adiskideei eta abarri' adibidea eman da.

----------------------------------- 
Antton Gurrutxaga 
> ELHUYAR Hizkuntz Zerbitzuak 
> Zelai Haundi, 3 Osinalde Industrialdea / 20170 Usurbil 
> (+34) 943 36 30 40 
> agurrutxaga a bildua elhuyar.com / www.elhuyar.org 
----------------------------------- 



-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Iratxe Lopez Basarrate
Enviado el: jueves, 01 de diciembre de 2005 13:54
Para: ItzuL
Asunto: RE: [itzul] Eta abar




Kontua da nominatiboan forma plurala ere erabiltzen dela (eta abarrak),
Ereduzko Prosa Gaur-ren ikus daitekeenez. Beraz, badirudi bietara
deklinatu daitekeela. 


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago