RE: [itzul] patata de media estación
Berasategi Zurutuza, Joxe M.
jmbera a bildua alava.net
Ost, Abe 7, 08:20:37, CET 2005
AFAko basean honela agertzen zaigu:
<<...patata de media estación y tardía>> = <<Sasoiaren erdiko eta sasoiaren bukaerako patata...>>
<<temprana>> eta <<tardía>> ez zaizkigu ageri patatari lotuta.
Aukera bat baino gehiago duzu, testuinguruaren arabera, ahaztu gabe Hiztegi Batuan sartuta daudela <<goiztiar>> eta <<berantiar>>.
Garaia pasata emandako erantzunak (desgaraiko patatak) ezertarako balio badizu...
Ondo izan,
Joxe Mari Berasategi
AFAko Euskara Zerbitzua
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Amaia Apalauza
Enviado el: lunes, 05 de diciembre de 2005 12:36
Para: Itzul
Asunto: [itzul] patata de media estación
Egun on:
Nola esango zenukete "patata de media estación"? Patata temprana, patata tardía... ere ba omen daude.
Eskerrik asko.
Amaia
---------------------------------
Correo Yahoo!
Comprueba qué es nuevo, aquí
http://correo.yahoo.es
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago