[itzul] enpo albokan
Alberto Martinez de la Cuadra
itzultz.zamudio a bildua bizkaia.org
Ost, Abe 7, 08:50:11, CET 2005
"Alboka” delakoa Iñigo Roquek esandakoa bada, forma normalizatua
“alboroke” da:
zenbait gertaera (salmenta bat, etxe baten amaitzea
) ospatzeko egiten
den otordu arina da, Sarasolaren “Euskal Hiztegia”ren arabera.
Erdaraz “alboroque” esaten zaio: “convite que hacen el comprador y el
vendedor a los que intervienen en una venta” (Moliner).
“Albokie” (mugatzaile singularrarekin) esaten zaio Nabarnizen.
Testuinguru honetan erabiltzen da:
saltzailea eta eroslea tratua eginik ezinik badaude, azkenean batek esan
ohi du “Bueno, honexenbeste, eta heuk pagauko dok albo(ro)kea!”
(http://tinyurl.com/ck984).
Alberto.
>>>"Alboka" "oturuntza, bazkari oparoa" izan daiteke (ikus Muxika
zaharrarenean).
>>>Horrela, Lekuonak adierazi nahi du zein nekatuta, nazkatuta, "ok
eginda" zegoen Marilyn oparotasun haren erdian.
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago