[itzul] Zona PT eta zona PTi

Taberna Irazoqui, Miguel (Itzultzailea:NAO/BON) mikel.taberna.irazoqui a bildua cfnavarra.es
Ost, Abe 7, 14:43:16, CET 2005


Sentitzen dut, baina nik, behinik behin, ez dakit!
Pentsatzen dut, esan bezala, PT "Parque Tecnológico" izanen dela, baina "i" ttiki horrek zer esan nahi ote duen, ez jakin nik.
Beharbada beste zerbait da, beste zerbait orokorrago bat, han eta hemen erabiltzen dena, baina ez dut uste; izanez ere, iruditzen zait hirigintzako proiektuak egiten dituztenek ez dutela kezka handirik izaten beren laburdurak sortzeko. Gero, proiektu jakin horien inguruko kontuen berririk izan gabe, frankotan zaila izaten da asmatzea laburduren esanahia.

Mikel 

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Paúl Picado
Enviado el: miércoles, 07 de diciembre de 2005 14:30
Para: ItzuL
Asunto: RE: [itzul] Zona PT eta zona PTi

Eta kuriositatez, zer da PTi?

"Taberna Irazoqui, Miguel (Itzultzailea:NAO/BON)" <mikel.taberna.irazoqui a bildua cfnavarra.es> escribió:  Sarean bilaketa arin bat eginda "Zona PT-1 del Parque Tecnológico de
ÁLAVA" aurkitu dut. "Zona PTi" ere bai. Ez ote da hori PT horren azpian dagoena; "Parque Tecnológico", alegia. 
Arabako Aldizkari Ofizialeko aipamenak dira. Zerorrek ikusten ahal dituzu.
Konparazio baterako: http://www.alava.net/pdf/2001/12000000.pdf
(hor bertan, euskaraz, honela: Arabako Teknologi Elkartegia, S.A.ko PTi... )


Mikel

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Paúl Picado
Enviado el: miércoles, 07 de diciembre de 2005 13:37
Para: Itzul
Asunto: [itzul] Zona PT eta zona PTi

Egun on! Hirigintza kontuaz ari naiz. Partzelen metro koadroak agertzen zaizkit testu batean eta aurretik Zona PT 1, Zona PT 2, eta baita Zona P.Ti-1 ere. 

Honela: 

Zona PT 2: 3.500 m2
Zona PTi 2: 4500 m2

Ba al dakizue zer diren PT eta PTi horiek?

Mila esker!



Paúl Picado Moreno 


---------------------------------

Correo Yahoo!
Comprueba qué es nuevo, aquí
http://correo.yahoo.es





Paúl Picado Moreno    

		
---------------------------------

Correo Yahoo!
Comprueba qué es nuevo, aquí
http://correo.yahoo.es



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago