Re: [itzul] Ya me gustaría!

Kepa Diegez kepa.diegez a bildua gmail.com
Or, Abe 16, 13:05:31, CET 2005


Egia esan, euskaldun zaharrek zein berriek erabiltzen dute "gustatu
litzaidake" zuzenean gaztelaniatik fotokopia egiten delako.
"Egitea gustatuko litzaidake" beste era batera, hauexek:

"Gustura egingo nuke"
"Atsegin(go) nuke egitea"
"Egin egingo nuke"
...

El día 16/12/05, Ales_Bengoetxea a bildua donostia.org <Ales_Bengoetxea a bildua donostia.org>
escribió:
>
>
>
>
>
> Galdera erretorikoak:
>
> Emandako erantzunetan "nahi" eta "gura" aditzen bidetik joan zarete ia
> guztiok. Orduan zergatik nagusitu zaigu "gustatuko litzaidake" moldea?
> Hainbesteko aldea al dago "Me gustaría"-tik "Ya me gustaría"-ra?
> Ikastetxe-euskaltegietan erabiltzen al da "gustatu" ez den beste aditzen
> bat nor-nori adizkiak lantzeko?
>
>
>
>
>
>
> Euskararen Donostia Patronatua
>
>
> udala_euskara a bildua donostia.org
>
>
> http://www.euskaraz.net
>



--
Kepa Diegez



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago