[itzul] Surfer
Antton Gurrutxaga
agurrutxaga a bildua elhuyar.com
Ast, Abe 22, 09:07:26, CET 2005
Elhuyarren hiztegietan, 'surflari' eman dugu. Orobat egin dute Morris
Student Plus-ek, Hiztegia 3000k eta Zehazki-k. Berria-k ere badabil (39
testu aurkitu ditut Google-n). XX. mendeko corpusean, 9 agerraldi ditu
('surfista'-k, berriz, bakarra). Ereduzko Prosan, liburuen atalean 3
agerraldi, eta, prentsakoan, 35, horietatik 19 Herria aldizkarikoak.
Beraz... atera kontuak.
Bestetik, ez dakit Xuxen-en zein bertsio duzun, baina Xuxen-ek darabilen IXA
taldearen Euskararen Datu-base Lexikalean (EDBL,
http://ixa2.si.ehu.es/edbl/) 'surflari' sarrera estandarra, eta, teorian,
behintzat, onartu behar lizuke.
-----------------------------------
Antton Gurrutxaga
> ELHUYAR Hizkuntz Zerbitzuak
> Zelai Haundi, 3 Osinalde Industrialdea / 20170 Usurbil
> (+34) 943 36 30 40
> agurrutxaga a bildua elhuyar.com / www.elhuyar.org
-----------------------------------
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Ales_Bengoetxea a bildua donostia.org
Enviado el: jueves, 22 de diciembre de 2005 8:25
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: [itzul] Surfer
Hiztegi batzuetan "surflari" aurkitu dut. Xuxen-ek ez du onartzen ez
"surflari" eta ez "surfista" baina bai "surf".
Beste aukerarik?
Mila esker aitzinetik.
Euskararen Donostia Patronatua
udala_euskara a bildua donostia.org
http://www.euskaraz.net
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago