[itzul] erre
Alfontso Mujika
alfon a bildua elhuyar.com
Ast, Abe 22, 15:16:14, CET 2005
Kontua da nondik abiatzen garen. Euskal hitz bati aurrizki kultu bat
eransten badiogu hitz eratorri (exoeratorri edo exoelkarte) bat sortzeko
(hala nola 'hiperesteka' edo 'infragorri'), logikoa da zuk proposatzen
duzuna:
'auto' + 'erradioaktibo' = 'autoerradioaktibo'
Baina ez da hori izaten erabidea. Hitz hori erdararen batean sortua da,
eta guk mailegatu egiten dugu. Kasu honetan, litekeena da ingelesezko
'autoradioactive' hitza izatea abiapuntua. Beraz, hitz hori mailegatu
behar badugu, 'autorradioaktibo' egingo dugu; hau da, hitza mailegatuko
dugu eta maileguen ohiko irizpideak erabiliko ditugu horretarako, baina ez
dugu hitz horren erabidea kalkatuko.
Horregatik, adibidez, 'korrelazio' agertzen da Hiztegi Batuan, eta
'koerlazio', berriz, debekatu egiten da.
Antzeko kasuak dira, adibidez, 'hiperrealismo' edo 'korreferentzia'.
Alfontso Mujika
Elhuyar Hizkuntz Zerbitzuak
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Ana Martin
Enviado el: miercoles, 21 de diciembre de 2005 15:38
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: [itzul] erre
Erradioaktibo egiten badugu, esaterako, autoerradioaktibo beharko du,
edo?
Kontua da aurreko eztabaida batean "autorretratu" defenditu zela uste
dudala (nik ez nuen horretarako arrazoia oso ondo ulertu)
Eskerrik asko
Ana
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago