[itzul] eguberritako pregoia (ainara)
JOSE MAYA AINARA
a.maya a bildua clientes.euskaltel.es
Lar, Abe 24, 16:39:41, CET 2005
EGUBERRIAK BETI
(Eguberrietako pregoia)
Nork erran dizu Eguberriak
Abenduaren 25ean bakarrik direla?
Nork engainatu zaitu?
Eguberriak esperantza dira,
Urteko 365 egunak irauten duen
Mundu desberdinetako esperantza.
Atzo eguberria izan zen,
Norbaitek irribarre egin zidalako,
Bertze norbaitek begiratu ninduelako,
Edonork agurtu ninduelako.
Atzo inoiz baino gehiago sentitu ninduzula sumatzean,
Atzo eguberria izan zela
Konbentziturik nago.
Gaur ere eguberria da,
Gaur zu agurtu nahi zaitudalako,
Gaur zu entzun, maite eta irribarre egiteko asmoa daukadalako,
Gaur eguberria da
Zu ahaztu nahi ez zaitudalako.
Bihar ere eguberria izatea nahi baduzu,
Ez zalantzarik egin ni besarkatzeko,
Ez ezazu zure begirada nigandik aldendu,
Ez utzi ni bakarrik senti nadin.
Bihar ere eguberria izatea nahi baduzu,
Ez ahantzi ni zure laguna naizela,
Zu nire laguna zarela.
Turroian, xanpainan, janarian,
Argietan eta Jaiotzan bilatzen nuen eguberria,
Baita erakusleihoetan, opari eta festatan ere…
Baina ez zegoen han!
Orduan bizitzan bilatu nuen,
Eta han bai, han zegoen!
Gaur badakit, lagunak,
Eguberria justizia eraiki
Nahiz bizitzea dela.
Besteak edo hurkoak behar zaituela pentsatuz
BIZI,
Alaitasunez lan eginez eta ikasiz
BIZI,
Neure bizitza eguberria bezala
BIZI,
Gizatasunez, familian.
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago