[itzul] ehunekoak genitiboan

txema txeyarza a bildua telefonica.net
As, Abe 27, 08:17:40, CET 2005


Egun on;
Arauak arau, ondoren adierazitako kasuen artean zein hartuko zenuketen (edo zeinek egiten dizuen belarrira) jakitea gustatuko litzaidake, eta horretarako erabiltzen duzuen arrazoibidea:
Bertaratutakoen % 60ren adostasunarekin harturiko erabakia
Bertaratutakoen % 60aren adostasunarekin harturiko erabakia

Kontinentearen % 5en mapa kartografikoa
Kontinentearen % 5aren mapa kartografikoa

Mendien % 20ren aprobetxamendua
Mendien % 20aren aprobetxamendua

Eta demagun testuinguru guztietan betiere aurreko erreferentziarik gabe azaltzen direla, ez direla ezagunak, alegia.
Estimatuko nituzke zuen iritziak. Eskerrik asko


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago