ER: [itzul] zenbait zifra(ta)ko zenbakiak
Juan Garzia Garmendia
svrinsjg a bildua sv.ehu.es
As, Ots 1, 10:18:00, CET 2005
"NOLAKO zenbakiak" bada adiera, singularreko forma dagokio usadio nagusian.
Hala ere, azpian "X zifratan (eman/adierazi)tako zenbakiak" egonez gero,
zuzena izan liteke, beharbada, "zenbait zifratako zenbakia"... Baina "NONGO
(=zenbait zifratan dagoen) zenbakia" ulertzeko arriskuarekin, beti ere.
Zein zenbaki ez dago, hala ere, zenbait zifratan emana (iparraldean bederen,
bat ere izan daiteke "zenbait", gure "baten bat" bezala)? Eta duda sortuko
balute zifra bakarrekoek, "zifra bat baino gehiagoko zenbakiak" litzeteke
naturalagoa, nik uste.
Hots, atzera ere singularrera etorrita.
Zalantza geratu bazoi inori, galdetzailearekin ere "zenbat zifrako zenbakia"
dagokio, singularreko formaz.
-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Felipe Iņarra
Bidalia: Asteartea, 2005.eko otsailak 1 09:58
Nora: ItzuL
Gaia: [itzul] zenbait zifra(ta)ko zenbakiak
Egun on,
Nola eman:
Bi zifrako zenbakiak eta zenbait zifra(ta)ko zenbakiak
Eta galderetan:
Zenbat zifra(ta)ko zenbakiak? Bi zifrako zenbakiak
Eskerrik asko.
felipe
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago