[itzul] erronka; Bizkaiko Foru Aldundikoentzako galdera

Alberto Martinez de la Cuadra itzultz.zamudio a bildua bizkaia.org
As, Ots 1, 11:13:24, CET 2005


Berria, 2003ko ekainaren 24a: 

«Erronka

ANJEL LERTXUNDI

Gogoan dut eskola garaian Erronkas deitzen genion mutil bat: harroa izateaz gainera, ukabilak dantzatzea gustatzen zitzaion, eta ez zuen bat edo bat puteatu arteko onik izaten. Erronka joz zebiltzanak fanfarroiak eta erronkak berak fanfarroikeriak ziren garai haietako txuloputza eta harroputa ahobero bat, alegia.

Gaur, ordea, ez dago erronkarik gabeko egunik, dena bihurtu dugu/zaigu erronkarako gai, erronkez bete dira euskara, euskalgintza eta euskal mundua. Ez dugu aintzat hartu orain urte batzuk Juan Garziak erronka hitzaren abusuari buruz idatzi zuen artikulu aparta (baina ez gogoangarria, euskal munduak erronkez lepo segitzen baitu).

Diodanaz inork zalantzarik balu, erronka jotzen dut Juanek artikulua idatzi zuenean baino are erronka gehiago eta are Erronkas ugariago dabilela euskal plazan.»

 

Nabarnizko Hiztegia (http://www.mendebalde.com/antbuspre.asp?Cod=1620 <http://www.mendebalde.com/antbuspre.asp?Cod=1620&nombre=1620&orden=True> &nombre=1620&orden=True): 

erronka, erronkie. (ERRONKA) Bravata, provocación, desafío. Joko edo apustura bultzatzeko desafidxue esan ohi da, ez erronkie. Ik. desteñie. ║ Erronki da desteñak botati lakue; erronkie, da desteñie bat dire. ❒ erronkie bota. Desafiar, fanfarronear, provocar. ║ Erronkie bota tzet. ║ Orrek bota dxosak erronkak! ❒ Apostua egiteko, Nabarnizen ez da esaten erronkie bota, desapidxu ein baino. ❒ erronkie ein. Desafiar, fanfarronear, provocar. ║ Arek e erronkak eitte ittu te ba esin sofridu ixeten deu bestik, arek alde eitten deu. ❒ Erronka botatzeko honela esaten da: Badau?, hau da, hari aurre egiteko inor ba ote dagoen.

erronkaka. (ERRONKAKA) Fanfarroneando, desafiando; amenazando. ║ Da "Erronkaka abil!" be esan eitten da. Erronkaka ba, seinde fanfarroi eitti lakue da ixetes erronkie. 

 

Alberto Martínez de la Cuadra

 

 

>>>Barkatu bazterrak nahastea, baina hain itsusiak izanik euskaraz "erronkak", ez al da inor ausartzen baliokide txukunagoren bat erabiltzera noizbait.
 
>>>Esate baterako, Joxe Agustin Arrietak plazaturako "dema" askoz aproposagoa?
 
>>>Ziur asko (etsita nago), basamortuan predikatzen ari naiz, eta "erronka"rekin segituko du mundu guztiak, baina jakin nire belarria intsumisoa izango dela beti, eta euskarazko erronka ulertuko dudala "erronka" diozuenean, eta ez erdarazko "reto".
 

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20050201/c2c401d0/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago