[itzul] Beste gu
Xabier Mendiguren
xmendiguren a bildua elkarlanean.com
Ast, Ots 3, 14:47:14, CET 2005
Izena ez dago "txarto": aldrebeskeria linguistiko hutsa da, baina
nahita egina. Nik behintzat hala ulertu dut; alegia, "beste batzuk"
agertuko direla hor, xelebre samarrak agian, baina horiek ere "gu"
direla, edo gu izan gintezkeela, edo gure zerbait dutela haiek ere.
Latinoek zioten moduan, eta barka pedante jartzea: "Homo sum, nihil
humanum a me alienum puto".
Tamalez, susmoa baino gehiago daukat programa hori ez dela izango
klasiko latinoen mailakoa, prezisamentean.
X.
El 03/02/2005, a las 14:43, Hori-Hori, L.S.A escribió:
> Hala deritzo gaur edo ETBn hasiko den saio berriari. Izena nahikoa
> txarto taxututa dagoela uste duen bakarra naiz?
>
> Joseba
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago