[itzul] Beste gu

Terminologia BITEZ LOGOS terminologia a bildua bitez.com
Ast, Ots 3, 16:26:11, CET 2005


Gure iritzi apalean eta esakunearen helburua ezagutu gabe doala aurrez 
argiturik, egin dutena, aspalditxoan horren modan dauden "asmazio 
publizitario brillante" horietako bat sortzeko aukera galdu, horixe izan da 
egin dutena.
Izan ere, Xabierren dedukzioa zuzena izan bada, behintzat, zergatik ez 
erabili adiera bikoiztun esamolde konparatibo aukerako eta ezin 
egokiagoa:  GU BESTE
Konparazioak gorrotagarri direla errebindikatuko dutenen barkazionea medio, 
jakina.

Iñaki
BITEZ LOGOS

At 14:47 03/02/2005, you wrote:
>Izena ez dago "txarto": aldrebeskeria linguistiko hutsa da, baina nahita 
>egina. Nik behintzat hala ulertu dut; alegia, "beste batzuk" agertuko 
>direla hor, xelebre samarrak agian, baina horiek ere "gu" direla, edo gu 
>izan gintezkeela, edo gure zerbait dutela haiek ere. Latinoek zioten 
>moduan, eta barka pedante jartzea: "Homo sum, nihil humanum a me alienum puto".
>Tamalez, susmoa baino gehiago daukat programa hori ez dela izango klasiko 
>latinoen mailakoa, prezisamentean.
>
>X.
>
>
>El 03/02/2005, a las 14:43, Hori-Hori, L.S.A escribió:
>
>>Hala deritzo gaur edo ETBn hasiko den saio berriari. Izena nahikoa txarto 
>>taxututa dagoela uste duen bakarra naiz?
>>
>>Joseba
>




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago