[itzul] Munduko pertsona eta toki-izenak eta erabakitzeko pro zesuitxi-itxia
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ost, Ots 9, 10:17:40, CET 2005
orduko euskal jatorriko ENNECUS izen latinoa (...) ENEKO eman du euskaraz
lur horretan bertan
Uste dut alderantziz dela (Eneko > Enecus). Hara Euskaltzaindiak dioena:
Eneko
Gizonezkoa
Ohiko euskal izena Erdi Aroan. 842. urtean Iruņeko lehen errege izan zen
Eneco-k Esa herria eman zion Leireko monasterioari ("Ego rex Eneco
concedo..."). Jakitunen artean adostasun zabala dago euskal izentzat
jotzean; osagaiak ene ´nirea´ eta -ko atzizki hipokoristikoa dirateke, eta
jatorrizko adiera ´enetxoa´ edo. Loiolako Eneko latinez Enecus zen eta
gaztelaniaz Iņigo (ikus sarrera hau), lehenago Iruņeko erregeak edo Bizkaiko
jaunak bezala. Gero Ignatius kristau izena hartu zuen Jesusen Lagundiaren
fundatzaileak, Antiokiako santuaren omenez. Sabino Aranak eta Koldo
Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n Ignazio-ren kidetzat Iņaki
proposatu zen. Ikus Iņigo. Oņan (Bu) bada done Eneko santua, handik kanpo
arrras ezezaguna dena. Jaieguna ekainaren 1ean da.
Enekoitz
Gizonezkoa
Eneko izenetik sortua da, -itz patronimiko atzizkiaren bidez.
Iņigo
Gizonezkoa
Eneko izenaren erdarazko aldaera, Euskal Herrian hagitz erabilia.
Zenbaitetan gaztelaniaz Iņigo erara ezagutzen ditugun pertsonaien benetako
izena ez zen hori, Eneko baizik. Esaterako, 842. urtean Nafarroako erregeak
Leireko monasterioari lur sail batzuk ematean ego Enneco izenpetzen du. 850.
urtean bere semeak ere aldaera hori darabil (Garsea Ennecones, García
Iņiguez erromantzez). Bizkaian ere XI. mendean Eneco Lopiz dugu ("Senior
Eneco Lopiz de Bizcaia", Leire 1043), erdaraz Iņigo Lopez emana. Dena dela,
izena itzuli zuen pertsonaiarik ezagunena Eneko Loiolako izan zen.
-----Mensaje original-----
De: txema [mailto:txeyarza a bildua telefonica.net]
Enviado el: martes, 08 de febrero de 2005 11:54
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Munduko pertsona eta toki-izenak eta erabakitzeko
prozesuitxi-itxia
Espartako "euspaņola"? Atrebentziak (beste hitz batekin ez esateagatik) oso
ausart bihurtzen du jendea (estatubatuarrak izan ezik, horiek berez omen
diran ezjakinak, nonbait, Chomsky adibidez).
Hainbat eta hainbat kasu daude erromatarren garaian gurean (edo hobe esanda,
garai bateko Baskonia zabalean) aurkituriko izen-inskripzioetan, baina,
buruz ari naiz, ezagunena (ordaina gure garairaino iritsi delako, beste
hainbat ez bezala) aiptatu dut; orduko euskal jatorriko ENNECUS izen latinoa
(eta oker ez banago, Erromako Errepublikaren garaikoa da, Inperioaren
aurrekoa, erromatar zibilizazioa gurera iritsi berritan-edo, duela 2.000
urte baino gehiago, espaņolez inguratuta eta inbadituta bizi ginen garaikoa,
alegia) ENEKO eman du euskaraz lur horretan bertan, mendeak aurrera, edo bi
formak elkarrekin bizi izanda, agian. Latinezko -us hori euskaraz -o
bihurtzea berezko emaitza da pertsona-izenetan (beste kasu batzuetan ere
bai, antza), eta hori erromantzeak sortu baino mende batzuk lehenenago,
erromantze gureak eta gure ingurukoenak. Horretara iristeko ez dago Koldo
Mitxelena izan beharrik. Ze zorte txarra gurea, hain hizkuntza atzeratuen
artean jaio izana eta bizi behar izana mendeetan eta mendeetan!!
Gauzak gordin eta garden esan zalea omen zara, bada oso adibide kaskar eta
funtsik gabeak jartzen dituzu inolako azterketa-irizpiderik gabeko zure uste
eta pentsakizun historizistak justifikatzeko.
Eta, bidez batez, ez dut uste egokiena zarenik inoren aurreiritziei buruz
hitz egiteko, oro har ari zarenean aurreiritzia baitarie zure azalpen
gehienei (foro honetan behintzat), izen jakina duen aurreiritzia gainera,
irizpide linguistikoekin inolako zerikurisik ez duenak. Besteak beste.
Zehaztuko nizkizuke beste zenbait gauzatxo, baina alferrik litzateke ziur
asko; hortaz, hurrena arte.
Ondo izan.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20050209/d48d0d96/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago