[itzul] ...cobro en destino.
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ost, Ots 9, 10:43:13, CET 2005
Ea honek balio duen:
Jasotzean kobratzeko (postaz bada)
Hartzaileak kobratzeko (telefonoz bada)
Helmugan kobratzeko (oro har)
edo ...ordaintzeko (helmugakoak ordaindu egin behar badu)
Ordaindu/kobratu bikoteari dagokionez, enpresaren barruko testua bada, eta
enpresak kobratzen badu "kobratu" ipiniko nuke, baina testua bezeroarentzat
bada bezeroak egin behar duena jarriko nuke, kobratu (ez dut uste) edo
ordaindu (ziurrena).
Bitxia da postetxeetakoa. Kartel bi egoten dira (enpresaren ikuspegitik
idatziak): "Entrega" eta "Admisión". Nora joan? Euskaraz (oso ondo ipinita)
"Jasotzeko" eta "Bidaltzeko" zegoen, hurrenez hurren, herritarraren
ikuspegitik hartuta. Kartel berriak egin dituzte, ostera, eta "Ematea" eta
"Onarpena" jarri dute (pentsatuko dute itzulpen zuzenagoa egin dutela). Nora
joango zinatekete pakete bat jasotzera? Eta gutun bat bidaltzera?
Ondo ibili.
Jon Agirre
jon-agirre a bildua ej-gv.es
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20050209/509570ec/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago