[itzul] Fundeu

Luistxo Fernandez LFernandez a bildua codesyntax.com
Ost, Ots 9, 15:22:53, CET 2005


Gaur dator prentsan ekimen interesgarri baten berri: FUNDEU osatu dute, edo 
irakurri dudan bezala, Fundéu:

- Fundación del Español Urgente

Efe agentzia, BBVA, Cervantes institutua, RAE akademia espainola eta RTVE 
dira bultzatzaileak. Izena EFEren estilo liburu ezagunetik hartu dute, 
Manual de Español Urgente esaten baitzaio. Hedabideetako eta 
tekno-ekonomiako hizkuntza etengabe berriatua akademiak ezin duenez arautu, 
erantzunak eta gomendioak emateko sortu da Fundeu.

Ekimen interesgarria eta txalotzekoa iruditzen zait. Euskarak ere beharko 
luke holako zerbait, nik uste. Bereziki, espainolezkoa Hegoaldekoon 
diruarekin ere ondo ordaindua egongo dela jakinik, eta bultzatzaileetako 
batek geure toponimoak daramatzala ikusirik.

info apur bat: http://www.elcastellano.org/noticias/archivo/191104f.htm


Luistxo Fernandez
LFernandez a bildua codesyntax.com - 675 706 553

CodeSyntax - http://www.codesyntax.com/
Azitaingo Industrialdea 3K
E-20600 EIBAR
Tel: (+34) 943 82 17 80





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago