ER: [itzul] COMERCIO JUSTO (berriz)
Juan Garzia Garmendia
svrinsjg a bildua sv.ehu.es
Ast, Ots 10, 13:51:47, CET 2005
Bai, baina "merkataritza(ren) bidezkoa" ulertaraz liteke, eta hobe, beraz,
nik uste, beste joskera, arruntena: "bidezko sal-erosketa / merkataritza".
Besterik dira, noski, "bideko X" eta "bidez bideko X", eta ez da hor
nahasbiderik.
-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Julian Maia
Bidalia: Osteguna, 2005.eko otsailak 10 13:35
Nora: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] COMERCIO JUSTO (berriz)
Bat-batean, niri ere egokiago "merkataritza bidezkoa".
Julian
jrbilbao a bildua bbk.es escribió:
> Egunon. Herenegun bidali nuen zalantza berbera bidaltzen dut gaur
>ere, azalpen gehiagorekin, ea oraingoan suerte hobea dudan eta norbaitek
>erantzuten duen.
>
> Aspaldion asko erabiltzen den "comercio justo"-ren ordaintzat
>"bidezko merkataritza" ikusi izan dut gehien bat, baita Euskalterm-en ere.
>
> Nik aldiz, "merkataritza bidezkoa" egokiagotzat jotzen dut eta
>Orotariko hiztegian begiratuta, XX. mendera arte era honek tradizio ia
>erabatekoa zuela dirudi:
>- erregeren adbokatu bidezko eta nobleari
>- gauza bidezkoa
>- rekonpensa bidezkoa rezibitu ukhan badu
>- gerra zuzen eta bidezkoan
>- nere salatzaile bidezkoa izanen da
>- ondasunen jabegai bidezkorik ez baitzuen
>
> Niri apur bat nahasgarri gertatzen zait "bidezko merkataritza",
>kontuan izanda "bidezko = oinezko, bidazti, erromes" ere badela, hau da
>"oinezkoen / bidaztien / erromesen merkataritza" esanahia ere baduelakoan.
>
> Agian soluzioa "merkataritza zuzena / egokia / justua / juztiziazkoa
>/ zintzoa / duina" edo halakoren bat hartzea izan liteke.
>
> Eskertuko nuke ni baino adituagoen iritzia.
>
> Joserra Bilbao
>
>
>
>
>
>
>
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago