[itzul] Itzultzaileak eta bikoizketa, hamaikagarrenez auzitan

karlos_del_olmo a bildua donostia.org karlos_del_olmo a bildua donostia.org
Or, Ots 11, 08:01:08, CET 2005





Ikus Sustatun plazaratutako iritziak:

http://www.sustatu.com/1107519504

            Azken hauek oso ongi itzulita daude, ez da gauza bera gertatzen
            filmekin. "Eh, tio!" "Hi, txotxo!" itzultzen dute, eta ezin
            dira filmak jasan. Gainera, kalitate txarreko filmak emititzen
            dituzte gehienetan. Eta astean FILM BAKARRA!! (Nire ustez hori
            lotsagarria da) Bai, badakit itzultzaileak ez direla ETBrenak
            izango, baina lan hori ematen diena ETB da, beraz, ETB da
            itzulketen kalitatea hobetzeko esijitu behar diena.

            Badakit zaila dela film batzuk itzultzea, beraz, aurrena film
            "serioak" itzultzea da nire ustez onena, kale-hizkerarik ez
            dutenak, eta euskaldunok filmak euskaraz ikustera ohitzean
            beste horiek itzuli.

                  ***


                  Itzultzaile edo doblajearen arazo handiena nire ustez
                  zera da: lau-bost ahots entzuten ditugula film,
                  dokumental edo antzeko guztietan. Film guztiak ahots
                  berarekin entzuten ditugu, eta horrela sinesgarritasuna
                  galtzen da eta aspergarri bilakatzen da filmerik onena
                  ere.

                        ***


                        Bizkoizketaren kontua, kazikismoaren beste adibide
                        bat dela iruditzen zait niri. Espainiako
                        kazikismoa, lehenik, eta euskaldunena, bigarrenik.
                        Estatuen erreferente maltzurraren errua da.
                        Espainian hau egiten badute, ba gu beste hau (molde
                        kaxkarragoan, noski). Espainiako gizartea nahi
                        dugu, baina euskaraz, eta hori ezinezkoa da. Gu 600
                        mila gara, eta beraiek 40 miloi, gutxienez. Esan
                        behar baita, paraboliken auziari esker 300 miloi,
                        edo nik dakit zenbait direla (ikus-entzule
                        potentzialak). Eredua, beraz, ezin estrapolagarria
                        da, baina hau ezin dugu asumitu, ezin dugu
                        barnetaru. Nik ezin izatea, ba tira, baina Bingen
                        Zupiriak ezin barneratzea, ikusten denez, tragedia
                        da. Clint Eastwood askoz ere negargarriagoa da
                        euskaraz gaztelaniaz baino. Baina gaztelaniaz ere
                        patetikoa da, Constantino Romeroren ahots manikeo
                        eta anti-teatralaren erruz. Estwood, gainera,
                        adibide bat da, bat bakarra: milaka daude. Zinema,
                        beste gauza asko bezala, ezin da Francoren kultura
                        ministeritzaren ikuspegitik ikusi, gure hondamendia
                        izango litzatekeelako. Eta horrela ari gara, orain
                        arte behintzat. Francok hasi zuen bikoizketaren
                        roilo hori, eta oraindik ere askotan entzuten da
                        zentzurik gabeko topiko ustel hori: Txo, Espainian
                        kriston bikoizlariak zeudek. To, ba geldi daitezela
                        bertan, guk ez ditugu behar-eta. Eman dezatela
                        zinema jatorrizko bertsioamn, eta azpititula
                        dezatela euskaraz, eta kito. Dirua, igual igual
                        galduko da (ez baitu inork ikusiko), baina
                        gutxienez bikoizketarena ahorratuko dugu. Ez da
                        gutxi. Eta zinema ikusten hasiko gara, behingoz.


Karlos del Olmo
karlos_del_olmo a bildua donostia.org
943424286



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago