RE: [itzul] Asesoría eta consultoría
z-nikolas a bildua ej-gv.es
z-nikolas a bildua ej-gv.es
Ast, Ots 17, 12:28:13, CET 2005
Zure galdera bi -zure baimenaz- bi zatitan banatuko nuke:
a) nabardurarik al dago bi termino horien artean? nik uste dut
'asesoria' lege-aholkularitzako jarduera edo egiten den tokia adierazteko
gordetzen dela batik bat; eta 'consultoria' gainontzeko arloetan erabiltzen
dela (ingurumen arloko aholkularitza, ekonomia arlokoa, e.a.)
Real Academia de la Lenguak horrela definitzen ditu biak:
Consultoría: 1. f. Actividad del consultor.
2. f. Despacho o local donde trabaja el consultor.
Consultor: Persona experta en una materia sobre la
que asesora profesionalmente.
Asesoría: 1. f. Oficio de asesor.
2. f. Estipendio o derechos del asesor.
3. f. Oficina del asesor.
Asesor: 1. adj. Que asesora. U. t. c. s.
2. adj. Dicho de un letrado: Que, por razón
de oficio, debe aconsejar o ilustrar con su
dictamen a un juez lego. U. m. c. s.
b) euskaraz "aholkularitza-zerbitzua" egin daiteke? Testuinguruaren
arabera batzuetan baliokideak izan daitezke, baina beste batzuetan
'asesoria' lege arloko aholkularitza adierazi nahi izango du bereziki eta
horrelakoetan berezi beharko litzateke, nire ustez.
Ondo izan. Zelai
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago