[itzul] letra larri txikia

txema txeyarza a bildua telefonica.net
Or, Ots 18, 10:57:02, CET 2005


Horrekin nahikoa diat, oraingoz ez diat urpekari-lanetan hasteko
asmorik-eta; ur-azalean igeri, juxtu-juxtu eta flotagailua jarrita, behar
izanez gero.
Barka ezjakintasuna, eta eskerrik asko hiri eta erantzun duzuen gainerako
guztiei (Aritz, Iņigo, Asier...eta gainerakoei).
Mila esker
----- Original Message -----
From: "Terminologia BITEZ LOGOS" <terminologia a bildua bitez.com>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Friday, February 18, 2005 10:52 AM
Subject: Re: [itzul] letra larri txikia


A, orain bai. Alfer samar iratzarri zaidak gaur neuronatxo gaixoa, ta...
Dokumentu osoa edo maiuskula txikitan nahi duan zatia beztu, 'Formatua'
(Formato) menua zabaldu, 'Letra-tipoa' (Fuente) aukera sakatu eta
'Efektuak' (Efectos) atalean 'Maiuskula txikiak' (Versales) aukeraren
ondoko laukitxoa markatu.
Zabaldu orduko dokumentu guztiak letra-tipo horretan agertzeko, sakontasun
handiagotara jo behar duk.

At 10:40 18/02/2005, you wrote:
>Saiatuko nauk ba: Zer aktibatu edo egin behar da word dokumentu sortu berri
>batean letra horretan idazteko, Iņaki?
>Ez zeukeagu informatikan aditurik, eta badakik....
>Eskerrik asko
>----- Original Message -----
>From: "Terminologia BITEZ LOGOS" <terminologia a bildua bitez.com>
>To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
>Sent: Friday, February 18, 2005 10:36 AM
>Subject: Re: [itzul] letra larri txikia
>
>
>Ez dizkiate moldiztegietan saltzen, Txema.
>Galdera pixka bat zehazten baduk... agian...
>
>Iņaki
>BITEZ LOGOS
>
>Txemak 10:18etan ordenagailua arerio bihurtu zaiola ikusita:
> >Egun on:
> >Ordenagailuaren barrenak ondo ezagutzen dituztenetzat edo infomatikan
> >fuerte dabiltzanentzat galdera: nola lor daiteke letra mota hori (letra
> >xehea ere larri eta larria larriago duena,alegia), inprentan?
> >Eskerrik asko




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago