ER: [itzul] Esaldi bat

Juan Garzia Garmendia svrinsjg a bildua sv.ehu.es
Al, Ots 21, 11:25:56, CET 2005


Barkatu, baina hori ez da esaldia, eta esaldia da, hain zuzen,
esanahi-unitatea eta, beraz, itzulpen-unitatea. Testuingurua ere ez da
etortzen -oroitaraz dezagun berriro ere- batere gaizki arrastoren bat
emateko orduan. Hala ere, susmoa dut testuinguruak ere nekez eman
diezaiokeela puska horri esanahi zuzenik ("Una cámara de vídeo (que llega?)
donde la vista no llega"). Argitzen baduzu, zin egiten dizut saiatuko
naizela berriro.

-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Itzuliz
Bidalia: Astelehena, 2005.eko otsailak 21 10:20
Nora: itzul a bildua postaria.com
Gaia: [itzul] Esaldi bat


Kaixo: nola emango zenuketa esaldi hori, luzera pixka bat gordez?

"Una cámara de vídeo donde la vista no llega"

Mila esker

Joxemari




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago