[itzul] robocarros eta carros hiloguiados

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.net
As, Ots 22, 08:46:18, CET 2005


 > kaixo, ba al dakizue garraio automatikoan erabiltzen diren bi termino
 > horiek euskeraz nola ematen diren. baliokideak omen dira biak.
 > robocarros "robot-gurdiak" izan litekeela pentsatu det, baina
 > beharbada finkatuta egongo da??

Zuk diozun bezala, «robocarro» argi samar dago, «robot+carro» dela 
(ikus, esate baterako, http://www.ayc.unavarra.es/arocena/arocena.htm); 
beraz, «robot-gurdi» ondo dator.

«Hiloguiado» hitzaren kasuan, «autoguiado»-ren pareko da. Interneten 
begiratzen baduzu, batez ere teknologia militarrean azaltzen da, 
misiletan eta tankeen aurkako granadetan. «Autogidatua» izan daiteke, 
nahiz Xuxenek azpigorritzen duen.

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago