[itzul] behar izan

txema txeyarza a bildua telefonica.net
Ost, Ots 23, 09:40:25, CET 2005


Egun on:
Zuzenean harira: "Txostenean salatzailearen izena agertu behar du" esaldia zuzena al da? Ergatiboa eskatzen al du nahitaez? Agramatikala al da? Ergatiboa eskatzen badu, ez al da zilegi galdetzea zer agertu behar duen izenak (gure adostasuna edo beste edozer, agian)? Beste adibide batekin argiago azal daiteke agian, baina hori tokatu zait, eta horrela bota dut, batzutan zalantzak izaten baititut aditz inpersonal horiekin, kasuak kasu eta arauak arau.
Eskertuko nituzke zuen iritziak eta argibideak 


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago