Re: [itzul] Inculturación
L. Azkune
laxaro a bildua sjloyola.org
Ost, Ots 23, 13:35:41, CET 2005
Ez dut behar bada galdera argi egin. Barkatu. Nik galdetu nahi nuen,
INKULTURAZIO hitza mailegu gisa hartu ala KULTURAKETA izan ote daitekeen
bidea.
Laxaro
----- Original Message -----
From: <jon-agirre a bildua ej-gv.es>
To: <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Wednesday, February 23, 2005 1:12 PM
Subject: RE: [itzul] Inculturación
Kulturan murgiltzea dela uste dut. Adibidez, etorkin batek harrerako
herrialdean izaten duen prozesua izan liteke, bertako kultura hartzea. Beste
hitz birekin lotzen dut: ACULTURATION eta DECULTURATION. Uste dut, lehena,
etorkinak bere kultura galtzea dela, eta, bigarrena, harrera-herrialdeak
etorkin-aldra handia jasotzen duenean edo bestelako eragileakatik
(politikoak, zapalkuntza, herrialde nagusi baten eragina... esaterako)
jasaten duen kultura-galera. Argibide gehiago: Roland Breton, Géographie des
langues, Que sais-je. Liburu zahartxoa da baina...
Jon
-----Mensaje original-----
De: L. Azkune [mailto:laxaro a bildua sjloyola.org]
Enviado el: miércoles, 23 de febrero de 2005 13:01
Para: ITZUL
Asunto: [itzul] Inculturación
Galderatxo bat:
INCULTURACION hitza erabili izan al duzue inoiz? RAEn bertan ere ez da
agertzen baina niri agertu zait. 3000 hiztegian bakarrik aurkitu dut
KULTURAKETA bezala. Ea norbaitek argibideren bat ematen didan. Aurrez
eskerrik asko.
Laxaro
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago