[itzul] concurso de acreedores
z-nikolas a bildua ej-gv.es
z-nikolas a bildua ej-gv.es
Ost, Ots 23, 14:55:54, CET 2005
Ez dakit ondo ulertu dudan galdera. Nik galdera honi erantzungo diot: zelan
esan "concurso" eta "administración concursal" euskaraz.
Euskaltermen 'concurso de acreedores' horrela definitzen dute: Zordunaren
aurka bideratzen den exekuzio kolektiboko prozedura judiziala, hartzekodunak
bildu eta zordunaren ondasunak haien artean banatzen dituena.
Bai Euskaltermen eta duela gutxi Deustuko Unibertsitateak itzuli duen Kode
Zibilean 'concurso de acreedores' esateko 'hartzekodunen konkurtsoa'
erabiltzen dute.
Horren haritik, 'concurso' 'konkurtso' eta 'administración concursal'
'konkurtsoaren kudeaketa' izango lirateke.
Badira beste bide batzuk kontzeptu hori euskaratzeko, hain zuzen, esanahiari
erreparatuz (hartzekodunen auzi-bilera/bilkura esaterako) baina orain arte
itzulitako legeetan maileguaren bidetik jo baldin bada, ez dakit nik inolako
zilegitasunik dudan bestelakorik proposatzeko. Badirudi , beraz, zuhurrena
'konkurtsoa'-aren bidetik jotzea dela.
Ondo ulertuko nuelakoan, izan ondo. Zelai
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago