[itzul] Es la leche
ealet8
alet8 a bildua gipuzkoa.net
Ast, Ots 24, 13:59:11, CET 2005
Nire bi xentimokoa, argazkiak aldatu gabe:
Ederra egin dugu! (eta alboan esne poto bat)
Handia da!(eta alboan txermen bat)
Goazen mamira!(eta alboan zuritutako laranja bat)
Xabier
----- Original Message -----
From: "Gotzon Egia" <gegia a bildua gipuzkoa.net>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Thursday, February 24, 2005 1:35 PM
Subject: Re: [itzul] Es la leche
> > Iragarki berdina egin nahi dute euskaraz, baina, noski, gaztelaniazko
> > adibideek ez dute balio. Bururatu zaigu, piperrarekin, borobila den
> > zerbaitekin... jolas egin daitekeela, baina ez daukagu oso argi.
> > Zerbait bururatzen al zaizue? Eskerrik asko aurrez.
>
> Nire hire xentimoak:
>
> «Hemen ez dugu piper egiten», eta aldamenena piper eder bat («piper
> egin»: joan behar den lekura (eskolara, bereziki) ez joan).
> «Hemen gaztak ageri ditugu», eta aldamenean gazta eder bat («gaztak
> ageri»: egia azaldu).
> «Hemen esne mamitan bizi gara», eta aldamenean botila esnea («esne
> mamitan bizi»: nahi bezala bizi).
>
> > Egun on, Publizitate kanpaina baten barruan, laister triptiko bat
> > argitaratuko dute.Triptiko horretan, produktu freskoekin eta
> > hizkuntzarekin jolastuz horrelako leloak daude: Es la leche (eta
> > alboan esne poto bat) Es la pera (eta alboan txermen bat) Es la monda
> > (eta alboan zuritutako laranja bat)
>
> Dena dela, publizitate hori asmatu duen «gazta handiak» merezi luke
> «pikutara bidaltzea», ikusirik euskara ez zaiola «piperrik axola», ezta?
>
> --
> Gotzon Egia
> gegia a bildua gipuzkoa.net
> 43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago