[itzul] Personal e intransferible
txema
txeyarza a bildua telefonica.net
Al, Ots 28, 09:04:50, CET 2005
Egun on: Realaren orain aurrekoen txarteletan "Txartel hau norberarentzat
eta aldaezina da" jartzen zuela uste dut, aldaezin horrek sortzen dituen
zalantzak gorabehera. Berrietan ez du horri buruzko ezer jartzen. Zure
proposamena egokiagoa iruditzen zait, aukeran. Jasotzen duenari zuzenduta
badago beti, "Gonbidapen hau zuretzat da soilik" ere ez legoke gaizki...
----- Original Message -----
From: "Gotzon Egia" <gegia a bildua gipuzkoa.net>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Monday, February 28, 2005 8:29 AM
Subject: [itzul] Personal e intransferible
Gaztelerazko formula edo topiko horri makina bat irtenbide eman izan
diogu, baina ziur asko sekula guztiz lasai gelditu gabe.
Adibidez: «Esta invitación es personal e intransferible».
Euskaraz: «gonbidapen hau zuretzat (norberarentzat?) ez beste inorentzat
da»?
Beste irtenbide arinagorik?
Mila esker aurrez.
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago