[itzul] Personal e intransferible
z-nikolas a bildua ej-gv.es
z-nikolas a bildua ej-gv.es
Al, Ots 28, 09:55:05, CET 2005
Nik esango nuke "intransferible" horrek zentzu ekonomikoa duela, hau da,
eskubide moralak ezin direla diru truke edo dohainik beste bati eman. "laga"
aditzak ba al du zentzu ekonomikorik? Ez dakit zuzen ala oker, baina nik
inoiz "transferencia de derechos" itzuli behar izan dudanean "besterendu"
aditza erabili izan dut.
Euskal Hiztegiaren arabera, Besterendu: (*1745) G.er. (zerbaiten
jabetasuna) besteren batengana igaro edo igaro erazi.
Izan ondo. Zelai
-----Mensaje original-----
De: LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER [mailto:larrinaga_asier a bildua eitb.com]
Enviado el: lunes, 28 de febrero de 2005 9:44
Para: 'ItzuL'
Asunto: RE: [itzul] Personal e intransferible
EiTBko Aholkularitza Juridikoak autore eskubideei buruz prestaturiko
txosten batean eskubide moralak "intransferibles" direla esaten zen. Nik
<<lagaezinak>> ipini nuen.
Asier Larrinaga
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago