[itzul] Luther, Lutero eta Mattin Luteru Kin

Mikel Morris mmorris a bildua euskalnet.net
Al, Ots 28, 22:21:35, CET 2005


Ondo Karlos, baina horrek ez du esan nahi Luther, besterik gabe, modu 
automatikoan, Lutero denik, Iparrealdean ez baitute erraiten. 
Sarasolaren hiztegian agertzeak ez du, espainiarrentzako izena, 
zuritzen. Gainera, aipu hori, seguraski, aspaldiko testu batetik atera 
zen. (Nork eta Francis Bacon filosofo handiak "Machiavel" idazten zuen, 
baina egungo ingelesean, jatorrizko "Machiavelli" erabiltzen da, 
"Machiavel" frantseskeriatzat hartu baitzen).  Nazioartean, Luther da 
gehienik erabiltzen dena, agian jatorrizko izena baita. Egia bada 
Euskal Herria = Zapziak Bat dela, Luther hobetsi behar da, iparraldeko 
euskaldunek jatorrizko izena erabiltzen baitute. Bi arrazoi sendo 
"Lutero" espainiarrentzat uzteko.
Jakina, baten batek esango du, italiarrek eta portugesek ere "Lutero" 
esaten dutela eta, ondorioz, euskaldun gehienak espainiarrak badira, 
pasaportez eta kulturaz,  zergatik ez "Lutero"? Betiko arrazoiengatik, 
euskaldunen batasuna indartzeko. "Luther" jatorrizkoa da, "Lutero" 
asmatu zen hizkuntza horien moldera pasatzeko. Zergatik jatorrizko 
izena sakrifikatu behar da beste hizkuntza arrotzen 
erraztasun/errazkeria baten alde? Zergatik esan behar da "Martín 
Lutero" euskaraz baina ez "Martin Lutero King" edo "Mattin Lutero Kin"? 
Martin Luther biak hilda daude, baina, antza denez, zenbat eta hilago, 
hainbat eta aldaketa gehiago. Beraz, pentsamolde horrekin, zilegi da 
"Martín Lutero"  nahiz "Martin Luther King" erabiltzea, alemaniarra 
amerikarra baino asko hilago baitago. Ez ote da zilegiago biak "Martin 
Luther" deitzea?


Mikel,



On 05-ots-28, at 14:17, karlos_del_olmo a bildua donostia.org wrote:

>
>
>
>
> Mikel: hegoaldeko euskaldun batzuen espainiar ekanduak barkatuko 
> dizkiguzu,
> baina Sarasolaren hiztegian bertan bekatu egin zutenetik:
>
> _Luteroren dotrina galgarria (!)_
>
> Karlos del Olmo
> karlos_del_olmo a bildua donostia.org
> 943424286
>
>


******************************************

Mikel Morris
Morris Academy, S.L.
Santa Marina 3 behekoa
Zarautz, Gipuzkoa
E-20800
tel.  + (34) 943-130-257




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago