[itzul] RE: Eradundearen Izena (SIGLA) -deklinabidea-
"Arbizu Barona, Víctor"
varbizu a bildua cajavital.es
As, Urt 4, 12:49:24, CET 2005
> Message: 1 Date: Mon, 03 Jan 2005 17:15:56 +0100
> From: Terminologia BITEZ LOGOS <terminologia a bildua bitez.com>
> Subject: [itzul] Erakundearen Izena (SIGLA) -deklinabidea-
> To: itzul a bildua postaria.com
> Message-ID: <6.0.0.22.2.20050103164708.01d4fd00 a bildua posta.bitez.com>
> Content-Type: text/plain; charset="iso-8859-1"
> Urte berri on guztioi!
> (Hori, ezer baino lehen, jakina) Eta, bestetik, ez dakigu zergatik ez den
> mezurik ere _ItzuL_eratu San Silbestre bezperaz geroztik, baina, izan
> bitxia behintzat bada.
> Gure sistemak ez ote du mezurik jasotzen...? Gaupasak horren beldurgarriak
>
> izan ote dira...?
> Edonola ere, kontsulta puntuala baino zerbait gehiagorekin gatoz,
> zerrendan
> horrenbeste (a)buru izanik, urtea bete baino lehen gaiaren gainean argia
> egiteko gauza izango garelakoan.
> Eta lot gatzaizkion gaiari... auzia _ilustratzeko_ edo, euskararen
> BERRIPAPERAren 151. alean EIZIEri buruzko aipamena baina egokiagorik
> aurkitu ez, eta horixe erabiliko dugu.
>
> Adibidea: Hogei urte bete ditu, Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta
> Interpreteen (EIZIE) Senez aldizkariak.
>
> Hor erabili den ordena--> Erakundearen Izena[atzizkia] (SIGLA) ....
> baino konbinazio erabilgarriagorik izango al da?
> Ziur gara hamaika buruhauste eragiten diola horrek gutariko gehiengoari,
> guztioi ez esatearren, horrelakoak idatzi behar ditugun bakoitzean.
> Zein litzateke ordena aproposa? Zer konbentzio hautsi behar genuke bide
> egokia aurkitzeko? Horren aldrebes al litzateke honako beste ordena hau?:
>
> (SIGLA) Erakundearen Izena[atzizkia]
>
> Kezkatzen al du inor arazo honek? Ez al zaio inori arazo iruditzen?
> Nagiak astindu eta urteko lehen astelehenari "buelta" emango diozuelakoan,
>
> agur t'erdi.
=========================
Urte berri on guztioi!
Hor duzue beste iritzi bat: Erakundearen izenaren eskema, nolabait,
Zalantza-Dantzan agertzen den baten parekoa da:
"Alderdi Iraultzaile Instituzionala (PRI) berriz atera da garaile
hauteskundeetan".
Hau da, azalpen kutsua antzematen zaio, baina dagoeneko erakundearen
sigla erroturik dagoenez, egokiago litzateke Txemak esaten duena: SIGLA
aurretik eta ondoren parentesi artean esanahia.
EIZIE (Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea)
Beraz, ondokoak errezago irakur daitezke, batez ere lehena:
Hogei urte bete ditu, EIZIEren (Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta
Interpreteen Elkartea) Senez aldizkariak.
Hogei urte bete ditu, EIZIEren -Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta
Interpreteen Elkartea- Senez aldizkariak.
Agur bero bat,
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20050104/501a0b22/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago