[itzul] Asiako hego-ekialdea (sic)
Luistxo Fernandez
LFernandez a bildua codesyntax.com
Or, Urt 7, 21:47:08, CET 2005
Harritzen nau medio euskaldunen (Eitb, Berria) geografia eskasa tsunamiaren
kontu honetan. Bi aste dira gertatutakoa, behin eta berriro, "Asiako
hegoekialdean" kokatzen dutela. Kazetari horiek ez dute sekula mapa bat
arreta apur batekin begiratu, esango nuke. Bengalako Golkoa, zer esanik ez
Maldiva uharteak, ez dago Asiako hegoekialdean...
Despiste geografikoak jatorri argia dauka: espainolak gara, eta prentsa
espainoleko topikoak errepikatzen dituzte kazetari euskaldunek, baita
abertzaleenek ere. Espainolak dira, hain zuzen ere, munduan tsunami hau
"sudeste asiático" inposible baten kokatu dutenak. Google News arakatuta ere
konprobatu dut, nola ingelesez South Asia, frantsesez Asie du Sud eta
espainolez, Ameriketan behintzat, Sur de Asia erabiltzen duten; espainolak
dira, "sudeste asiático" horrekin enpeinatuta daudenak. Baina tsunamia beste
nonbait gertatu da: Asia hegoaldean. Indonesia akaso hegoaekialdean kokatu
daiteke, baina uharte horietan ere, Sumatrako Aceh dago, prezisamente,
Indonesiaren iparmendebaldean.
Klixe hutsa da sudeste asiático espainola. Ez dago beste eskualderik Asian,
nonbait: suroeste edo nordesterik ez dago. Oriente Próximo luze bat,
Pakistaneraino, eta haruntzago, sudeste asiático.
Eta euskaldunok, klixeak errrepikatu, eta punto.
Luistxo
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago