[itzul] Erakundearen Izena (SIGLA) -deklinabidea-

Joserra_Beloki a bildua donostia.org Joserra_Beloki a bildua donostia.org
Al, Urt 10, 10:19:22, CET 2005





Ados Joseba eta Alfontsoren aposizio gisako planteamenduarekin.

> 'IZENLAGUNA + IZENA' segida eten egiten da, tarteki luze bat sartuta bien
artean ('EIZIE' eta 'Senez' artean), eta hori ez da naturala, >hau
da, segida horrek ez du balio ozen irakurtzeko, eta, horrenbestez,
behartzen ari gara ahozko hizkuntzaren adierazmolde >naturala. Hori dela
eta,

eta ados, era berean, Alfontsok hor goian planteatzen duenarekin.

>uste dut horretako testuinguruetan saihestu egin beharko genituzkeela
izen-sintagmaren barne-segida eteten duten  idazmoldeak.
>Alfontso

Zenbait kasutan, ordea, zaila dateke parentesi-edo bidezko azalpena ematea
saihestea, eta, kasu horietan, administrazio testuetan bederen, beste molde
dotoreago batez ezin eman denean, deklinazio atzizkia errepikatzearen
(errekuperatzearen) aldekoagoa naiz ni (bere "elegantzia-eza" eta guzti)
Alfontsok aitatzen duen etete hori egitearena baino; alegia, aposizio-edo
gisako formarik ezean,

"Hogei urte bete ditu EIZIEren (Euskal  Itzultzaile, Zuzentzaile eta
Interpreteen Elkartearen) Senez aldizkariak."  gisakoak nahiago

"Hogei urte bete ditu, EIZIEren (Euskal  Itzultzaile, Zuzentzaile eta
Interpreteen Elkartea) Senez aldizkariak." segidakoak baino."

ulergarritasunaren eta irakurgarritasunaren mesede.


Joserra Beloki



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago