[itzul] Itzuli duzue inoiz....

vegiluz a bildua ej-gv.es vegiluz a bildua ej-gv.es
Al, Urt 10, 10:40:51, CET 2005


Urte berri on guztioi

Itzuli duzue inoiz: Pacto internacional de derechos civiles y politicos,
1966

Edota, badakizue non topa daitekeen?

 

Eskerrik asko aldez aurretik

 

Veronica Egiluz

 

 

-----Mensaje original-----
De: Joserra_Beloki a bildua donostia.org [mailto:Joserra_Beloki a bildua donostia.org] 
Enviado el: lunes, 10 de enero de 2005 10:19
Para: alfon a bildua elhuyar.com; ItzuL
Asunto: RE: [itzul] Erakundearen Izena (SIGLA) -deklinabidea-

 

 

 

 

 

Ados Joseba eta Alfontsoren aposizio gisako planteamenduarekin.

 

> 'IZENLAGUNA + IZENA' segida eten egiten da, tarteki luze bat sartuta bien

artean ('EIZIE' eta 'Senez' artean), eta hori ez da naturala, >hau

da, segida horrek ez du balio ozen irakurtzeko, eta, horrenbestez,

behartzen ari gara ahozko hizkuntzaren adierazmolde >naturala. Hori dela

eta,

 

eta ados, era berean, Alfontsok hor goian planteatzen duenarekin.

 

>uste dut horretako testuinguruetan saihestu egin beharko genituzkeela

izen-sintagmaren barne-segida eteten duten  idazmoldeak.

>Alfontso

 

Zenbait kasutan, ordea, zaila dateke parentesi-edo bidezko azalpena ematea

saihestea, eta, kasu horietan, administrazio testuetan bederen, beste molde

dotoreago batez ezin eman denean, deklinazio atzizkia errepikatzearen

(errekuperatzearen) aldekoagoa naiz ni (bere "elegantzia-eza" eta guzti)

Alfontsok aitatzen duen etete hori egitearena baino; alegia, aposizio-edo

gisako formarik ezean,

 

"Hogei urte bete ditu EIZIEren (Euskal  Itzultzaile, Zuzentzaile eta

Interpreteen Elkartearen) Senez aldizkariak."  gisakoak nahiago

 

"Hogei urte bete ditu, EIZIEren (Euskal  Itzultzaile, Zuzentzaile eta

Interpreteen Elkartea) Senez aldizkariak." segidakoak baino."

 

ulergarritasunaren eta irakurgarritasunaren mesede.

 

 

Joserra Beloki

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20050110/6d2a01fa/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago