[itzul] Sorgin-harria
txema
txeyarza a bildua telefonica.net
Ost, Urt 12, 14:01:46, CET 2005
Hala ere, Estatu Batuetan, titulua aldatu zuen, "Philosopher's stone", antza denez, ia gauza ezezaguna baita estatubatuar ezjakinen artean
Barkatu, baina foro honetan jorratzen direnekin zuzenean lotuta ez badago ere, zure azalpenaren zati hori ez dut ondo ulertu: zer esan nahi duzu, estatubatuarrak ezjakinak direla oro har, estatubatuar ezjakinek ez dakitela harri filosofala zer den, edo (zure mezuan aurrerago aipatu duzunari tirata) beste izenburua salgarriagoa zelako aldatu zutela izenburua ("Jaws"/"Tiburón", "Les dents de la mer", alderantzizko kasuan, Spielberg-en film ezagunean), estatubuarrek edozein kultur maila dutela ere?
Eskertuko nizuke erantzute, zenbait erreferentzia eta usu anglosaxoi oso urrutikoak suertatzen baizaizkit sarritan (beste batzuk, ez jakina)
----- Original Message -----
From: Mikel Morris
To: ItzuL
Sent: Wednesday, January 12, 2005 1:44 PM
Subject: Re: [itzul] Sorgin-harria
Beno,
Oker ez banago, jatorrizko titulua, ingelesez, Harry Potter and the Philosopher's Stone" da. Hala ere, Estatu Batuetan, titulua aldatu zuen, "Philosopher's stone", antza denez, ia gauza ezezaguna baita estatubatuar ezjakinen artean. Beraz, "Harry Potter and the Sorcerer's Stone" bihurtu zuten, salgarriagoa izan zedin.
Hemen, Euskal Herrian, ordea, oso kasu garbia dugu. Bikoizleek sorgin-.harria ez zuten jarri, liburua ez baitzuten euskaraz irakurri edo euskaldun gehienek ez baitzuten euskaraz irakurri eta gaztelaniazkoaren titulua ezagunagoa baita.
Mikel
On 05-urt-12, at 12:34, Nekane Rodriguez wrote:
Ibon Sarasolaren Hiztegi Handian ere "filosofoen harri" agertzen da.
_______________________________________________________________________________________
Nekane Rodriguez
UZEI
Aldapeta 20, 20009 Donostia
Tel.: +34 943 47 33 77
Fax: +34 943 45 79 44
Helb. el.: nekane a bildua uzei.com
http://www.uzei.com
----- Original Message -----
From: karlos_del_olmo a bildua donostia.org
To: ItzuL
Sent: Wednesday, January 12, 2005 12:24 PM
Subject: RE: [itzul] Sorgin-harria
Nik ez dakit zergatik bihurtu den, baina kontua da UZEIk Filosofia
hiztegian 1987. urtean "filosofoen harria" eman zuela. Liburua
itzultzerakoan, ordea, itzultzaileak beste bide batetik jo zuen. Menturaz,
bikoizterakoan lehengo tradiziora jo zuten atzera ere.
Karlos del Olmo
karlos_del_olmo a bildua donostia.org
943424286
---------------------------------------------------------------------------------------------------
Panda Client Shield-ek gehitutako testua::
Mezu hau zaborra baldin bada (SPAM), egin klik lotura honetan berriz sailkatzeko: http://127.0.0.1:6083/Panda?ID=pav_7642&SPAM=true
---------------------------------------------------------------------------------------------------
******************************************
Mikel Morris
Morris Academy, S.L.
Santa Marina 3 behekoa
Zarautz, Gipuzkoa
E-20800
tel. + (34) 943-130-257
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20050112/561b845e/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago