[itzul] Sorgin-harria
GOIKOETXEA, IRATXE
goikoetxea_iratxe a bildua eitb.com
Ost, Urt 12, 15:35:27, CET 2005
Zergatik filmaren izenburuan 'Harry Potter eta sorgin-harria' eta barruan
'filosofoen harria'?
Faktore asko nahastu dira bikoizketa honetan. Alde batetik, itzultzaileak
euskaratzeko izan zuen materialean bertsioak bi ageri ziren (testuan
'sorcerer's stone' eta bideoan 'philosopher's stone'). Beste alde batetik,
Iņaki Mendigurenek euskaratutako liburua ere aintzat hartu nahi genuen.
Horregatik, euskarazko liburuaren izenburua bere horretan hartu zen. Baina
testuan egoki iritzi genion filosofoen harriari, Hermionek emandako
azalpenaren haritik.
Baina inork ikusi ez, eta hainbesteko berbalekua ematea ere!
Iratxe
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago