[itzul] Sorgin-harria
s-txintxurreta a bildua ej-gv.es
s-txintxurreta a bildua ej-gv.es
Ost, Urt 12, 16:13:51, CET 2005
Inork ikusi ez duelako baieztapen borobila gehiegizkoa iruditu zait, gure
etxean hiru bat aldiz (telebistan zuzenean lehendabizi eta CD-ren bidez
gero) ikusi izan da euskaraz honezgero.
Bide batez esanda, gustora ikusi izan dugula esan behar dut; aurreko astean,
Berrian, norbaitek agertu zuen iritziaz bestelako ikuspuntua, beraz, gurea.
Santi
-----Mensaje original-----
De: GOIKOETXEA, IRATXE [mailto:goikoetxea_iratxe a bildua eitb.com]
Enviado el: asteazkena, 2005.eko urtarrilak 12 15:35
Para: 'ItzuL'
Asunto: RE: [itzul] Sorgin-harria
Zergatik filmaren izenburuan 'Harry Potter eta sorgin-harria' eta barruan
'filosofoen harria'?
Faktore asko nahastu dira bikoizketa honetan. Alde batetik, itzultzaileak
euskaratzeko izan zuen materialean bertsioak bi ageri ziren (testuan
'sorcerer's stone' eta bideoan 'philosopher's stone'). Beste alde batetik,
Iņaki Mendigurenek euskaratutako liburua ere aintzat hartu nahi genuen.
Horregatik, euskarazko liburuaren izenburua bere horretan hartu zen. Baina
testuan egoki iritzi genion filosofoen harriari, Hermionek emandako
azalpenaren haritik.
Baina inork ikusi ez, eta hainbesteko berbalekua ematea ere!
Iratxe
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20050112/71d7dd17/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago