[itzul] Sorgin-harria

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ost, Urt 12, 16:30:30, CET 2005


Baina inork ikusi ez, eta hainbesteko berbalekua ematea ere!

Ikusi ez bagenuen, gutxienez entzun bai: horregatik dakigu kontuaren berri.
Eta irratia barik telebista zenez, erraza bide batez ikusi ere egitea. Izan
ere, galdera lehenengoz larunbat gau hartan bertan egin nuen, baina okerreko
lekutik egin nuenez, ez zen heldu Itzulera: administratzailea lekuko.
Entzule-neurketarik egin bada, interesgarria litzateke jakitea zer
proportzio egon zen euskal eta erdal ikusleen artean.

Dena dela, berbaleku handirik ez du eman -eta ez nuen eman nahi-; hain
zuzen, ia inork ez du ezer esan eta. Azalpenaren berri zekienari eman dio
berbalekurik txikiena, eman ere.

Arrazoiak, azkenean ere, agertu dira, eta hori jakin nahi nuen: eskertzen
dizkizut, Iratxe, arrazoiok agertu izana. Hermionen azalpena gorabehera,
hala ere, Iñaki Mendigurenek bestelako erabakia hartu zuen egoera beraren
aurrean. Tamala da, nire iritziz, ingelesezko "sorcerer's stone" eta
"philosopher's stone" bitasuna inportatu izana; oker nagoke, baina,
beharbada, ez zuen asko galduko filmak izendapen bakarrari eutsita.
Beharbada.

A, eta gurean ere gustura ikusi zen euskaraz.

Jon Agirre


-----Mensaje original-----
De: GOIKOETXEA, IRATXE [mailto:goikoetxea_iratxe a bildua eitb.com] 
Enviado el: miércoles, 12 de enero de 2005 15:35
Para: 'ItzuL'
Asunto: RE: [itzul] Sorgin-harria

Zergatik filmaren izenburuan 'Harry Potter eta sorgin-harria' eta barruan
'filosofoen harria'? 
Faktore asko nahastu dira bikoizketa honetan. Alde batetik, itzultzaileak
euskaratzeko izan zuen materialean bertsioak bi ageri ziren (testuan
'sorcerer's stone' eta bideoan 'philosopher's stone'). Beste alde batetik,
Iñaki Mendigurenek euskaratutako liburua ere aintzat hartu nahi genuen.
Horregatik, euskarazko liburuaren izenburua bere horretan hartu zen. Baina
testuan egoki iritzi genion filosofoen harriari, Hermionek emandako
azalpenaren haritik.
 

Iratxe
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20050112/d6f16f32/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago