[itzul] Resto de municipio

Kulturgintza kulturgintza a bildua aeknet.net
Ast, Urt 13, 08:52:11, CET 2005


Egun on!

Testu bat zuzentzen ari gara, udalerri bati buruzko ikerketa zabala dena (hirigintza, gizarte egoera,...). Kontua da ikerketa bi zatitan banatu zela, aurreko batean udalerriko buruaz aritu ziren eta honetan, guk darabilgunean, beste guztiaz. Horri erdaraz "resto de mubicipio" deitu zioten eta euskarazko itzulpenean (itzulpena enpresaren langile batek egin omen du, ez itzultzaile batek) "udalerri hondarra" (sic) eman dute. Guri nahiko ulergaitza eta okerra iruditzen zaigu, baina gustuko adierazpena topatzen(zuzena eta ulergarria) trabatuta gaude. Iradokizunik bai?

mila esker aldez aurretik.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20050113/7879c430/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago