[itzul] Desprendida-corresponsable-fraterna
Koldo Rodríguez Bengoa
koldorb a bildua euskalnet.net
Ast, Urt 13, 23:59:44, CET 2005
Bizkaiko Elizbarrutian ari den talde baten Hasierako Adierazpena
itzultzen ari naiz eta esaldi honekin egin dut topo:
"...modelo de iglesia humilde y desprendida, dialogante, corresponsable,
democrática y fraterna...
Hiru hitz horien bila nabil: "desprendida" / "corresponsable" /"fraterna"
"Desprendida" adierazteko, "eskuzabala" ez den zerbait nahi nuke (gauzak
atxikitzeari ekiten ez dion Eliza, alegia).
"Corresponsable"rako ez daukat ideiarik.
Eta "fraterna" itzultzeko "anaia" hitzetik ez datorren adjetiboa behar
nuke, baldin balego (bestela esanda, femeninotasuna ere bere baitan
sartuko lukeen zerbait edo, bestela, neutroa litzatekeena).
Eskerrik asko.
Koldo Rodríguez Bengoa
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago