[itzul] Desprendida-corresponsable-fraterna

LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER larrinaga_asier a bildua eitb.com
Or, Urt 14, 11:44:07, CET 2005


	Ez zait gauza zoragarririk otu, baina beharbada lagungarri izango
zaizu.

· Desprendida: <<emankoi>>. OEHan badator. Hala ere, nahiago nuke
<<eskuzabal>>.

· Fraternal: <<anaikor>>. OEHan badatoz ("zorion anaikorra", "amodio
anaikorra").

· Corresponsable: inoiz <<erantzukide>> topatu dut. Dena dela, susmoa dut
hemengo "responsable" hau ez dela <<erantzule>>, baizik <<arduratsu>>,
<<zintzo>>... Ez zait gauza biribilik bururatzen: <<kide zintzo>>.

Asier Larrinaga



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago