[itzul] Re: letra larri ala xeheak
Garikoitz Etxebarria
garikoitz.etxebarria a bildua uribekosta.org
As, Urt 18, 10:18:09, CET 2005
"General" hori, "orokorra" baino "nagusi" da, nire ustez. Hau da,
bere ganetik ez dagoela beste inor, bera baino, goitik-goitik
gainontzeko guztiak, bere azpitik.
----- Original Message -----
From: <karlos_del_olmo a bildua donostia.org>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Tuesday, January 18, 2005 9:54 AM
Subject: Re: [itzul] Re: letra larri ala xeheak
Hona hemen e/Estatu/ko/ren A/administrazio orokorraren (organoen)
organigrama, alegia:
Maila gorena:
Administración General del Estado
Mendekoak:
Presidencia del Gobierno
Ministerios
Web orri ofizialaren euskal bertsioan _Estatuko Administrazio orokorra_
dioela ondo jakitun nago, halaz ere. Guztiarekin ere, eta ez dut haritik
gehiago tiratuko, ez dakit gauza beraren gainean ote dihardugun biok,
alegia:
a.- E/estatuan d(ir)en administrazio publikoa(k)
,b.- Estatuak bere burua gobernatzeko eratzen duen A/administrazioa
-zerbitzua- (Konstituzioan definitu legez > euskaraz: Espainiak zuzenbideko
estatu sozial eta demokratikoa; gaztelaniaz : España se constituye en un
Estado social y democrático de Derecho).
Ondo segi eta barkatu txapa!
Karlos del Olmo
karlos_del_olmo a bildua donostia.org
943424286
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago